Edukira joan
Euskararen Interpretazio Zentrorako bisita eta Euskaratek tailerra:

Euskaratek Tailerra ITZARRI aholkularitza enpresak kudeatzen du.  Gaur egun eskola gehienetan euskara sustatzeko hainbat ekimen egiten dira eta zentzu honetan, euskarari prestigioa eman asmoz, ohikoa izaten da eskoletara pertsonai ezagunak eraman nahi izatea. Jarraian aurkezten den zerbitzua haratago joan nahi du eta formatu berdina erabiliz, hots, pertsonai ezagun baten presentzia eskolan bermatuz,  teknologia berriak, euskara, kultura eta kirola uztartzea izango du helburu.  

Azaldutako helburuak lortze aldera, AZKUE fundazioak eta ITZARRI lankidetzarako prestutasuna azaldu dute Gauzak hala, ITZARRIren Euskaratek tailerra AZKUE fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen bisitaldi gidatuekin lotu nahi izan da. Jarraian ekimenaren nondik norakoak azaltzen dira:

Euskaratek tailerra euskararen erabilera lantzen duen tailer teoriko-praktikoa  da.   Ulermena, deskribapena, irakurmena eta teknologia berriak bezalako atal garrantzitsuak garatuko dira. Honetaz gain, tailer honek pertsonai ezagunen presentzia izango du. Ohikoa izan da  eskola guztietara Koikili Lertxundi joatea, baina gaur egun, Athletic Club taldeko hainbat jokalariren lankidetza  bermatu da, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose eta Iñigo Diaz de Ceriorena Alegia. Kirol arloko pertsonaietaz gain, beste arlo batzuetakoak ere parte-hartuko dute:

 

Athletic-eko jokalariak:

         
Koikili Lertxundi Iraia Iturregi
Gorka Iraizoz Aitziber Juaristi
Mikel San Jose Iñigo Diaz de Cerio
Gaizka Toquero

 

 

 

Idazleak:           Abeslariak:                                  Aurkezleak:

 

Kirmen Uribe
Iñaki Ortiz de Villalba
Alex Sardui
Julian Iantzi
Urko Aristi

 

 

 

 

 

 

 

 

Tailerra aurrera eramateko jarraituko den metodologia hurrengoa izango da:

- Lehen hezkuntzarako proposamena

- Bigarren hezkuntzarako proposamena

 

Oharra: Euskaratek tailerreren eskaintza diru kostu bat dauka, baina diruz laguntzeko bideak daude. Informazio zabalagoa nahi izanez gero, jo ITZARRI Aholularitzarengana behean adierazitako telefono edo (e-)posta helbidearen bitartez.

Prudentzio María Berastegi kalea, 4, 1.C
01002 Gasteiz (Araba)
Tlf: 945 25 25 92 - Faxa: 945 20 46 89
Administrazioa@itzarrinet.net

 

 

 

>

Compartir

Facebook icon

Twitter icon

Logo BFA DFB Logo Bilbao Logo Euskaltzandia Logo Universidad del País Vasco Logo Universidad de Deusto