Liburuen bilaketa
   
 
 
  liburutegia > fitxa
 
Aezkera
   
 
Zeinua GZ2 9.1 (beharrezkoa lehiatilan liburua eskatzeko)
Gaia Giza Zientziak -Hizkuntzalaritza
Egilea Pagola, Rosa Miren ( Zuzendaria )
Argitaletxea Deustuko Unibertsitatea
Argitaratze-data 1997
Argitalpen lekua Bilbo
Deskribapen fisikoa 1374 or., 24x17 zm
Lege-gordailua BI-2489-97
ISBN 84-7485-538-1
Erabilgarritasuna Bai
   
Azalpena XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu honetarik gehienak argitaratu gabe egon dira oraintxe arte, noizbait inork argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek testu erlijiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalkien eta azpi-euskalkien bilketarako eta testu horien azterketa ondorengo hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskeintzen dituzten homogenotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalkiak eta azpi-euskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondorioz eta horrekin batera, biak zuzen sailkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez bait dira berez hain aberatsak, testu hauen balioa nabarmentzen da hizkuntza eta, bide batez, baita dialektoak ere ikuspegi diakronikoz hobeki ezagutzen laguntzeko. Are gehiago, kontutan hartzen bada eskuizkribu horietan jasotzen diren azpi-euskalki batzuk eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari, lapurterari eta bi goi-nafarrerei dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan aezkerari dagozkionak prestatu dira eta argitalpen honetan eskeintzen dira, honela Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.