Liburu honetan aurkezten diren mapak Edouard Bourciezek 1895 inguruan jasotako “Recueil des Idiomes de la Région de la Gasconne” bildumako euskal testuak dituzte oinarri eta abiapuntu.’
Eskuizkribuak bildu, mekanografiatu eta argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitateak 2002. urtean babestutako ikerketa proiektu baten bidez burutu zen. Hurrengo urtean beste ikerketa proiektu batean (EHUk babestua hau ere) garatu zen testuotan agertzen diren ezaugarrien azterketa.
Hemen aurkezten ditugun mapek E. Bourciezek bildu zituen testuetan agertzen diren ezaugarri lexikal garrantzitsuenen azterketa geolinguistikoa osatzen dute.
|