NASA: berez, pasabidea da. Hala ere, edukiez hornitu da, eta bidaiariak aukera izango du, euskalki guztiak dastatzeko Mithridates jolas digitalaren bidez. Gainera, beste elementu garrantzitsu bat ezarri da: Plazaola aldizkari digitala. Hemen bisitariek ikusgai izango dituzte euskal literatura eta kulturari buruzko albisteak.
Euskararen Mithridates Digitala Joko didaktiko eta elkarreragilea da, eta bideo eta soinuen bidez, esaldi berberak euskalki guztietan nola ahoskatu eta adierazten diren erakusten du. Hirurogeita hamabost esaldi dira denetara bideoan grabatu direnak euskalki diferenteetan hitz egiten duten hiztunei. Euskararen Mithridates Digitala Gesnerek (1555) eta Adelungek (1806-1817) egindakoen moldaketa da. Conrad Gesnerek 1555. urtean Mithridates, De Diferentiis Linguarum izeneko lanean aitagurea 22 hizkuntzatan bildu zuen. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Adelungek, berriz, XIX. mendearen hasieran ia 500 aitagure bildu zituen Mithridates oder Allgemeine Sprachenkunde izeneko liburuan, tartean euskarazko bertsioa zegoela.Ikerlari hauek beren garaiko hizkuntz aberastasunaren berri eman nahi izan zuten. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Euskararen Mithridates Digitala lehiaketa joko bat bezala garatzen da. Erronka hauxe izango da: grabaziotik abiatuta lehiakideak asmatu beharko du zein euskalkitakoa den mintzatu den hiztuna. Gainera, Euskararen Mithridates digitalak esaldiaren transkripzioa emango du eta itzulpena lau hizkuntzatan eskainiko du: batua, gaztelera, frantsesa eta ingelesa. Erabiltzaileak sakondu nahi izango balu, entzun duenari buruzko hizkuntz iruzkin bat eskuratzeko ahalmena izango du. Gainera eskura izango ditu euskalki bakoitzaren ezaugarri nagusiak. Euskalkien aberastasunaren adierazgarri diren 15 herri aukeratu dira: | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||




