AZKUE fundazioak Jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak, zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzea guztien eskura egon daitezen. Benetako jakintza librea eman dadin, ezinbestekoa da guztion elkarlana. Eta horretarako, parte-hartze eremuak izan behar dituzte eskura gizarteko eragile eta norbanako guztiek.
AZKUE fundazioak lan ildo hau jarraitzen duten egitasmoak bultzatuko ditu, betiere jendearen parte-hartzea eta emaitzaren kalitatea bermatuz.
Filosofia honek honako baldintzak bete behar ditu: sortutako lanak baimenik gabe banatu ahalko dira, era librean; eta guztion elkarlanaren bidez sortutako lanen gainean doiketak eta hobekuntzak egin ahalko dira, datu eta zehaztasun berriak gehituz, osagarritasuna eta etengabeko berrikuntza helburu. Gurekin bat zatoz?
Baliabideak
AZKUE Fundazioak Jakintza librea helburutzat duten tresna libreak eta euskarazkoak bultzatu eta ezagutarazi nahi ditu eta horretarako tresna horien inguruko informazioa biltzen duten edukiak (gida-liburuak,bideoak...) argitaratuko ditu atal honetan.
Bideo gehiago ikusi nahi badituzu sar zaitez Azkue Fundazioaren YouTubeko kanalean.
Marcadores sociales
Cómo hacer un blog




