#keinukaeuskarari
Keinuka Euskarari
Keinu bat egingo zenuke euskararen alde?
Aurten Durangoko Azokan egitasmo polita burutu nahi dugu eta zure laguntza behar dugu.
Euskararen aldeko keinu bat egitea, bai fisikoa eta bai sinbolikoa, eskatzen dizugu.
Eta gainera, horrek saria izan dezake, iPad2 bat lor zenezake!
Nola?
Modu ezberdinak daude egitasmoarekin bat egiteko:
1. Durangoko Azokan bertan
- Azokako gure stand-era hurbildu eta argazki bat aterako dizugu.
- Argazki guztiak gure sare sozialetako profiletan eskegiko ditugu. Twitter-en #keinukaeuskarari hashtag-pean.
- Aurkitu zurea eta #keinukaeuskarari hashtag-arekin zabaldu.
- Twitter-en Trending Topic bihurtu nahi dugu, PARTE HARTU!!
- Argazkirik onenak sari bat jasoko du ere: iPad2 bat. Epaimahai batek Durangoko Azokan guk egindako argazki guztien arteko politena aukeratuko du. Argazki horrek iPad2 bat irabaziko du.
-
Ikus parte hartzeko oinarriak
2. Edozein lekutatik
Durangoko Azokara ezin baduzu etorri, lasai egon, badaukazu parte hartzeko modurik:
- Egizu zuk ere keinu bat euskararen alde eta atera argazkia.
- Argazkia Twitter-en eskegi, #keinukaeuskarari hashtag-pean. Zuk ere lagunduko duzu euskara Trending Topic bihurtzen!
3. Sare sozialetako badge-a
Sare sozialetako profiletan euskararen alde ager zaitezke ere.
Jar ezazu #keinukaeuskarari badge-a zure sare sozialetako irudi gisa.
| | Ipini badge-a zure sare sozialetako profiletan. |
Nortzuk erabili dute dagoeneko picbadget-a?




