Kirolean Euskaraz
Kirolean euskaraz
Euskararen erabilera eskolako kirol esparruan sustatzeko sentiberatze-kanpaina da.
Egitasmo honen hartzaileak, batik bat, eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren neska-mutilak dira (6-16 urtekoak), eta haien gurasoak. Aldi berean, udalaren kirol instalazioetako erabiltzaileek jasoko dute kanpainaren berri. Kanpainak bi motatako euskarriak dauzka: paperezkoak (posterrak, liburuxka, egutegia) eta elektronikoak (mikroweb-a, animatzeko oihuak deskargatzeko plataforma). Paperezko euskarriei dagokienez, hainbat tamainatako 2000 poster, 25000 liburuxka eta 40000 egutegi inguru banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan.
http://www.azkuefundazioa.org/alkarbide/kirola



