BERRIAK
-
Azkue Fundazioak eta BBK-k BBKKlip bideo laburren lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu dute
BBK eta AZKUE Fundazioak banatu dituzte gaur, urtarrilak 14 larunbata, "BBKklip" lehiaketaren lehenengo edizioaren sariak. Lehiaketa honek euskararekin, Euskadirekin eta egungo gure gizartearekin lotura duten bideo laburrak saritzen ditu.
Irakurri gehiago.. -
Barritsu, Azkue Fundazioaren kide berria!
Azkue Fundazioak, Baleuko enpresarekin batera, Barritsu kide berria aurkeztu du. Fundazioko kide berri hau Euskararen Interpretazio Zentroan laguntzaile izango da, euskarari buruz ikastera datozen bisitariei harrera egiteko.
Irakurri gehiago.. -
45 mezu jaso ditugu gabon-agurren lehiaketan
Gaur, Abenduak 21, banatu ditugu Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak elkarrekin antolatu duten “Txioka Sarean” gabon-agurren lehiaketako sariak. Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Sanomas azoka giroan, egin da sari-banaketa ekitaldia.
Irakurri gehiago.. -
Arrakasta itzela Durangoko Azokan, #keinukaeuskarari egitasmoarekin
Gure helburua aurtengo Durangoko Azokan euskararen alde jendeak keinu bat egitea lortzea zen, gure photocall-ean argazki bat ateraz eta gure sare sozialetara igotzeko. Honekin batera, gure egitasmoa Twitterren trending topic bihurtzea nahi genuen. Eta baita lortu ere!
Irakurri gehiago.. -
Radio Euskadiko Boulevard saioa Euskararen Etxean
Gaur Radio Euskadiko Boulevard saioa etorri da Euskararen Etxera bisitan. Gure zuzendariak, Rodrigo Gartzia Azurmendi-k, zuzenean Euskararen Etxean zer egiten dugun azaldu du.
Irakurri gehiago.. -
Namek Planet talde elorriotarra izan da Banden Lehia 2011 edizioko irabazlea
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Banden Lehia 2011ko finala ospatu zen abenduak 2ko gauan Bilborock aretoan. Lau talde aritu ziren zuzenean jotzen eta Namek Planet talde elorriotarra izan zen irabazlea. Namek Planet-ek, 2.000 eurotako diru-txekeaz gain, BBKLive jaialdian joko du datorren udan.
Irakurri gehiago.. -
Azkue Fundazioa Durangoko Azokan: #KeinukaEuskarari: keinu bat egingo zenuke euskararen alde?
Aurten ere Azkue Fundazioak Durangoko Azokan bere lekua izango du. Azken egitasmoen berri eta datozenen aurkezpenaz aparte, Durangoko Azokaren giroarekin bat datorren ekimen bat burutuko du aurten, #KeinukaEuskarari deritzona. Honek, euskararen aldeko keinu fisiko eta sinbolikoa adieraziko du eta jendearen parte-hartzea eskatzen du ere. Azkue Fundazioak Durangoko Azokara doazen guztiak animatu nahi ditu ekimenean parte har dezaten eta euskararen ohiartzuna interneten zabaldu dadin. Azokara joan ezin izango dutenek, aukera daukate ere ekimenarekin bat egiteko.
Irakurri gehiago.. -
Txioka Sarean: Gabon Agurren Lehiaketa
Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Lehiaketa honen helburua gabonak zein urtebarria zoriontzeko euskarazko gabon-agurrak sustatzea da.
Irakurri gehiago.. -
Banden Lehia 2011 lehiaketa martxan jarri da
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketa honetan —Azkue fundazioaren, BBKren eta Last Tour Internationalen laguntzaz—, euskara eta teknologia berriak uztartzen dira, tokiko banda euskaldunen jarduera sustatuz. Bada, Aldundiak hirugarren ediziorako deia egin du. Aurtengo edizioan, sari garrantzitsuak egongo dira; sari horiek Interneten erabiltzaileentzat gustukoenak diren bandentzat izango dira.
Irakurri gehiago.. -
II. Iñaki Ugarteburu Sariak banatu ditu Azkue Fundazioak gaur
Iñaki Ugarteburu Sarien banaketa egin da gaur Rekalde Aretoan, Bilbon. Azkue Fundazioak Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu duen ekimena da eta aurtengoa bigarren deialdia izan da.
Irakurri gehiago..




