Zerbitzuak:
| | Euskararen Interpretazio Zentroa bisitariei begira prestatu da. Hau dela eta, bai instalazioak bai edukiak, talde-bisitak hartzeko erabat egokituta daude. |
Taldeetako Ikustaldiak: Ibilbidean zehar, erakusketako edukiei buruzko azalpenak emango dituen gidari espezializatu bat egongo da bisitariekin. Ikustaldiak lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) egiteko aukera dago eta aldez aurretik hitzartu behar dira 20-25 pertsona inguruko taldeentzat pentsatuak daudela kontutan harturik .
Ikastetxeentzako ikustaldi gidatuak: Ikustaldi gidatu hauek ikastetxeetako ikasle taldeei zuzenduta daude: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklokoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren ziklokoei hain zuzen. Bisitaldiak 20-25 ikasle inguruko taldeentzat antolatu dira eta gidari espezializatu batek zuzenduko ditu.
Ezinduentzat egokituta: Zentroak igogailua du minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonak sar daitezen. Honetaz gain, hauentzako bainugelak ere egokitu dira . Bestalde, Interpretazio Zentroak Irisgarritasun zigilua du:
Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, besteak beste, arropazaindegia eta informaziogunea daude.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Hauei buruzko edozein galdera edo iradokizunetarako: info@azkuefundazioa.org
Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.
Gela bat gorde nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.




