Bizkaiko Ikastolen Elkartea
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, elkartutako hezkuntz-zentroen ikasleen heziketa integral
hobe bat lortzekotan, zerbitzu pedagogikoak ezarri, didaktikarako materiala prestatu eta irakaskuntzarako
metodo eta programak lantzea ditu helburu.
Era berean, irakaskuntzaren sustapen eta garapena eta kirol eta kultura arloko eskolarteko iharduerak bultzatzeko
beharrezkoak diren zerbitzuak, irakaslegoaren heziketarako ikastaroak, etab. modu amankomun batez eratu eta antolatzen ditu.