Bilbaoko
Euskararen Interpretazio Zentroak Euskararen
Etxea deitutako eraikineko lehenengo bi solairuak hartzen
ditu, solairu bakoitzak, bataz beste, 180 m2ko azalera
duela.
Zentroa San Inazio auzoko Agoitz
plazan dago, eta ondoan oinezkoentzako eremu publiko
zabala dauka, inoizkotan ekitaldiak egiteko balio
duena.
SARBIDEAK
Horretaz gain, garraiobide publikoekin
oso ondo komunikatuta dagoen lekua da: metro geltoki
bat eta bi autobus geltoki bertan daudelako.
Metroa
San
Inazioko geltokia (Lekeitio irteera)
Autobusak
Bilbobus
lineak:
10, 13, 18, 71 Lehendakari Agirren gelditzen dira
Bizkaibus
lineak:
A2314 (Bilbo-EHU) 151 Lehendakari Agirren
gelditzen dira
A3411/3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbo) 154
Lehendakari Agirren gelditzen da