Euskararen Interpretazio Zentroa bisitariei begira prestatu da. Hau dela eta, bai instalazioak bai edukiak, talde-bisitak hartzeko erabat egokituta daude .
Taldeetako Ikustaldiak:
Ibilbidean zehar, erakusketako edukiei buruzko azalpenak emango dituen gidari espezializatu bat egongo da bisitariekin. Ikustaldiak lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) egiteko aukera dago eta aldez aurretik hitzartu behar dira 30 pertsona inguruko taldeentzat pentsatuak daudela kontutan harturik
.
Ikastetxeentzako ikustaldi gidatuak: Ikustaldi gidatu hauek ikastetxeetako ikasle taldeei zuzenduta daude: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklokoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren ziklokoei hain zuzen. Bisitaldiak 30 ikasle inguruko taldeentzat antolatu dira eta gidari espezializatu batek zuzenduko ditu. Ikustaldia amaitutakoan, edukiei buruzko liburuxka bat emango zaie bisitariei, erakusketan zehar jasotako argibideak finkatzeko asmoz. Liburuxkak adin tarte hauetarako egokitu dira :
| (
8-12 urte bitarteko ikasleentzat
) |
(
12-16 urte bitarteko ikasleentzat
) |
|
|
Ezinduentzat egokituta: Zentroak igogailua du minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonak sar daitezen. Honetaz gain, hauentzako bainugelak ere egokitu dira
.
Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, besteak beste, arropazaindegia eta informaziogunea daude.
Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.
|