| http://www.euskararenetxea.net/mediategia
Euskararen Interpretazio Zentroko Euskararen Mediategiaren helburua honako hau da: orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea (CD, disketeak, DVD).
Gainera, bildutako materiala Mediategian bertan
ikusiko da, horretarako beharrezkoak diren sistema eragile,
hardwarea eta bistaratzaile jakin batzuen bertsioak
(Quicktime, soinu eta bideo txartelak, etab...) eskura
egongo dira, nahiz eta horietako batzuk merkatutik at
egon.
 |
|
|
|
|
Euskararen Mediategiko
azalera 97,30 metro karratukoa da, eraikineko
bigarren solairuan.
16 kontsulta gune eta 16 ordenagailu ditu, eta horien bidez, programa eta material desberdinetara sartu ahal izango da.
Gero eta nabarmenagoa da orain arte ekoiztu
den material digital guztia, bai euskaraz
eta baita edozein hizkuntzatakoa ere,
katalogatu eta bildu egin behar dela.
|
| |
|
|
 |
 |
··>
Honela jokatzeko dagoen arrazoi nagusienetako
bat hau da: gisa honetako materialak ez direla
sistematikoki bildu ez biblioteketan ezta inongo gune
kulturaletan ere, eta beraz, ez litzatekeela harritzekoa
horietako asko eta asko jada betirako galduak izatea,
eta beste kasu batzuetan berriz, ale bakanak bakarrik
gelditzea erabiltzeko moduan jabe partikularren eskuetan.
Mundu digitalean aspaldian
sartuta dauden erabiltzaileek, aldizkari espezializatuetan
irakurtzen den bezala, badute beste arazo baten berri:
produktu zaharkituak ezin dira irakurri gaur egungo
teknologia duten konputagailuekin. Hots, lehenengo urteetan
erositako hainbat CD ezin dira kontsultatu gaurko ordenagailuetan,
aipatu CDetan erabiltzen diren programak arras zaharkiturik
gelditu direlako.
Horregatik, beharrezkoa da egoera honi
erantzun egoki bat ematea. Bestela erakundeek eta enpresa
pribatuek alor honetan egindako esfortzu eta lan handia
gal liteke urte gutxitan. Gainera, kontutan hartu behar
da informazio hau ezin dela eraman internetera, beharrezkoa
baita gune fisiko bat izatea kontsultak aurrera eramateko.
«
itzuli |