« home euskararen  etxea
Bisita eskatzea | Harremanetan jarri | Bezeroarentzako Arreta | Home
Euskara | Castellano | Galego | Catalá | Français | English
Aurkezpena | Erakusketa | Mediategia | Liburutegia | Elkarteak | Zerbitzuak | Kokapena | Ordutegiak | Galeria | Berriak | Agenda
Euskara munduan   |   Euskara zenbakitan
 
 
 
Erakusketa
 
Euskararen Interpretazio Zentroa. Euskararen bidaia, Mediategia, Liburutegia eta Areto Balioaniztuna.

··> Lehenengo solairua, 179,42 m2koa da, eta bertan Euskararen Interpretazio Zentroa dago. Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen lehenengo gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

··> Bigarren solairua 180,40 m2koa da, eta bertan Euskararen Multimedia Gordailua (Mediategia) eta Areto Balioaniztuna daude. Mediategia, ikertzaile eta, oro har, euskaltzaleentzat pentsatuta dago. Bertan, orain arte euskaraz ekoiztu diren multimedia produktuak biltzen dira hainbat formatutan: disketea, CDa eta DVDa. Horretaz gain, Interneten eskuragarri dauden euskarari buruzko webguneen bilduma ere eskaintzen da. Areto Balioaniztuna, berriz, euskararekin zerikusia duten jarduerak antolatzeko pentsatua dago.

Gainera, bigarren solairuan ere, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua (Liburutegia) dago eta Liburuen Katalogoa interneten kontsulta daiteke.

Ipini sagua planoaren eremu bakoitzean eta sakatu deskribapena ikusteko.

     

   
  Euskararen Interpretazio Zentroa
   
   
  Bigarren solairua
  ············································
 
  Mediategia
     
 
Euskararen Mediategia
     
  Liburutegia
     
 
Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua
     
  Areto Balioaniztuna
     
   
  Lehenengo solairua
  ············································
 
 
Euskararen bidaia
   
 
Harrera-gunea
 
1. trena
 
2. trena
 
Nasa
 
Itxaron gela
     
 
Euskararen Etxea
 
 
 
 
  [ Eusko Jaurlaritza ] · [ Bizkaiko Foru Aldundia ] · [ Bilbaoko Udala ]  

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundia
Bilboko Udala

Agoitz plaza 1 · 48015 Bilbo · Bizkaia · Tel.: 94 94 402 80 81 · Faxa: 94 405 24 07 · E-posta: Euskararen Etxea