Mendebalde Kultur Alkartea
Mendebalde Kultura Elkartea euskal kulturaz, tradiziozko euskal hizkuntzaz eta gaur
egungo hizkera biziaz egin daitezkeen era guztietako lanei begira sortu da.
Taldearen helburuak bitarikoak dira; alde batetik, Euskal Herriko mendebaldeko euskarak, bizkaiera izenaz ezagutzen
denak, euskara batuari eskaini dakiokeen ondarea ikertzea eta indartzea, honela euskara bera ikertu eta indartuz; bestetik,
mendebaldeko euskararen corpusa eta estatusa zaintzea, jorratzea eta bultzatzea.