|
Euskara Elkarteen Federazioa
1997an sortua, Topagunea Euskal Herri mailako euskara-elkarte
eta herri-aldizkariak biltzen dituen federazioa da. Euskara-elkarte
eta herri-aldizkarien mugimenduan etengabe sortzen ari diren proiektu
berrientzako harreman gune finkoa sortzea, antzeko gaien inguruko
esperientziak eta ideiak trukatzeko topagune izatea, baliabide
ekonomikoen optimizaziorako kudeaketa zentralizatua bideratzea
eta administrazioen eta bestelako erakundeen aurrean solaskide
bakar eta errepresentagarria izatea ditu helburu nagusi.
|