 |
| |
| |
| |
|
|
| |
| Euskararen Interpretazio Zentroa. Euskararen bidaia:
Nasa |
|
|
| |
Nasa, berez, pasabidea
da. Hala ere, edukiez horni daiteke, gune horri erabateko
etekina atereaz; bisitariak bertan izango du euskalki guztiak dastatzeko aukera Mithridates deitzen den ekoizpenaren bidez. |
| |
Euskararen Mithridates Digitala joko didaktiko eta elkarreragilea da, eta bideo eta soinuen bidez, esaldi berberak euskalki guztietan nola ahoskatu eta adierazten diren erakusten du.
Hirurogeita hamabost esaldi dira denetara bideoan grabatu direnak euskalki diferenteetan hitz egiten duten hiztunei.
Euskararen Mithridates Digitala Gesnerek (1555) eta Adelungek (1806-1817) egindakoen moldaketa da. Conrad Gesnerek 1555. urtean Mithridates, De Diferentiis Linguarum izeneko lanean aitagurea 22 hizkuntzatan bildu zuen. |
|
|
| |
|
Adelungek, berriz, XIX. mendearen hasieran
ia 500 aitagure bildu zituen Mithridates oder Allgemeine
Sprachenkunde izeneko liburuan, tartean euskarazko bertsioa
zegoela.Ikerlari hauek beren garaiko hizkuntz aberastasunaren berri eman nahi izan zuten. |
| |
Euskararen Mithridates
Digitala lehiaketa joko bat bezala garatzen da. Erronka
hauxe izango da: grabaziotik abiatuta lehiakideak asmatu
beharko du zein euskalkitakoa den mintzatu den hiztuna.
CD-DVD bertsioan, gainera, edozein esaldi aukeratu ahal
izango da eta erabiltzaileak nahiago duen euskalkian
gainera, lehiaketan sartu gabe. Euskararen Mithridates
digitalak esaldiaren transkripzioa emango du eta itzulpena
lau hizkuntzatan eskainiko du: batua, gaztelera, frantsesa
eta ingelesa.
Erabiltzaileak sakondu nahi izango
balu, entzun duenari buruzko hizkuntz iruzkin bat eskuratzeko
ahalmena izango du. Gainera eskura izango ditu euskalki
bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Euskalkien aberastasunaren adierazgarri diren
15 herri aukeratu dira: |
| |
|
|
|
| |
|
Gainera, beste elementu garrantzitsu bat ezarri da: Plazaola aldizkari digitala. Hemen bisitariek ikusgai izango dituzte euskal literatura eta kulturari buruzko albisteak.
|
|
| |
|
 |
|