|
Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-guneak euskara normalizatzeko plana abian jarri du ikasturte honetan Ulibarri Euskaltegiaren eskutik. Egitasmo honen helburua, ikastetxeko langileen artean, euskalduntze edo trebatze ikastaroen bitartez, euskararen erabilera indartzea da hemendik hiru ikasturtetara. Erabaki honen xedea euskara Lanbide Heziketara hurbiltzea dela esan daiteke.
Horretarako, Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-guneak apostu estrategikoa egin du langilegoaren %70ak PL1, PL2 edota EGA titulua atera dezan epe honetan. Egitasmo hau aurrera ateratzeko Bilboko Ulibarri Euskaltegiaren laguntza jaso du hizkuntza-igarbidea, planifikazioa, jarraipena eta formakuntza emateko.
Aurten 80 langile inguru euskarazko klaseak jasotzen ari dira hiru era desberdinetan: ikasgelan emandakoa, autoformazioa ordenadorearekin, eta sakontze ikastaroak jarraituz. Ikasteko denbora falta traba bat izan ez daiten, akordio batera heldu ziren Zuzendaritza eta Entrepresa Batzordea langileak formakuntza lan orduetan egiteko.
Balorazioa
Langilegoaren harrera ezagutzeko, ikastaroak egiten ari direnei inkesta bat egin zaie urtarrilean eta daturik aipagarrienak hauexek izan dira:
1. %78ak fomiakuntzarekin jarraitu nahi du datorren ikasturtean.
2. Klaseak ematen dituzten irakasleek emaitza ona atera dute, ‘ikasleen’ arabera. Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-gunearen iritziz, datu hau kontuan hartzekoa da: alde batetik, Ulibarri Euskaltegiaren lana balioesteko; eta beste aldetik, balio handikoa da hurrengo kurtsoan euskararekin buru belarri aritzeko.
3. Ikastetxean bertan formakuntza jasotzeko aukera aintzat hartu dute Iangilegoek inkestaren arabera.
Euskara eta Lanbide Heziketa
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren eskutik dator eta egitasmo hau, apostu erabakigarria izan nahi du euskara Lanbide Heziketara hurbiltzeko Bizkaian, orain arte, ziklo gehienak A ereduan baino ezin daitezkelako ikasi. Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-gunearen arabera, Ibar Ezkerra Kooperatiban egotea eta euskara normalizatzeko plan honetan sartzea bi aurrerapauso baino ez dira epe labur batean Bizkaiko gazteak aukera eduki dezaten lanbide heziketako formakuntza euskaraz jasotzeko.
|